XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugitzen den puntua: erantzun moderatua

Mugitzen den harra: erantzun bortitza

Mugitzen den ertza: interes mugatua

Apoaren harren detektagailua. Irudiaren eskubiko aldean, apoaren begiaren atzealdeko zelula konputatzaile batean zunda txiki bat jarri zenean antzematuriko seinale elektrikoak azaltzen dira.

Erregistro hauek apoaren begiak objektu desberdinak antzematen dituenean garunari bidalitako mezuak dira. Zutikako lerroak pultsazioak dira. Pultsazioen eztanda azkarrak erantzun bortitza adierazi nahi du.

Irudi honetan geziek higitzen ari den objektu baten mugimenduaren norantza adieratzen dute. Mugitzen ari den puntu batek interes moderatua sortzen du; orduan, begiak seinale moderatua bidaliko dio garunari (goian).

Luzeran mugitzen ari den lerro batek harra erantzuna sortarazten du, eta horrek garunean pultsazio eztanda bortitza eragiten du (erdian). Lerro batek, bere luzerarekiko elkartzut mugitzen bada, ez du harra-ren erantzuna sortzen, eta orduan garunari oso seinale leuna heltzen zaio (behean).

Apoak nahiz igelak mugitzen ari diren objektuen forma oso sinpleak antzemateko gai dira. Ez dute arbola edo mitxeletaren hegoen marrazkiak inoiz ikustekorik izango. Apoak eta igelak, bisualki, oso pobrea den mundu batean bizi dira.